XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) onura berberen arabera arautuko da, lege honek kitapenaren ondorioz lortuko den gainbalioari emango dion erabilpenaren kaltetan gabe.

2. Gainbalio hori koperatibak kapitala gaurkotzeko edo diru-gordailuak, derrigorrezkoak zein borondatezkoak, handitzeko erabiliko du, urtealdi batean edo gehiagotan eta egokitzat duen neurrian.

Baina, koperatibak berdindu gabeko galerak baldin baditu, gainbalioa galera horiek berdintzeko erabili behar da lehenik, eta gainerako guztia lehenago aipatutako helburuekin.

62. atala. - Ekarpenak eskuz aldatzea

Ekarpenak eskuz aldatu ahal izango dira:

1. Bizien arteko egintzen bidez, bazkideen artean eta hiru hilabeteko epean bazkide egiteko hitza eman dutenen artean, estatutuetan erabakitako moduan.

2. Heriotzagatiko oinordetzagatik, eskubidedunentzat izango dira bazkide izan eta horrela eskatzen badute.

Bestela, lehenik eta behin bazkide egin beharko dute 20. atalak dioenaren arabera.

Bazkide izateko onarpena heriotza gertatu ondoko hiru hilabeteko epean eskatu beharko da.